
| Elkarbanatu | Tweet |
Baserri Antzokia Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean
http://www.parkea.com/www/noticia.php?lang=eu®id=389
Baserri Antzokia proiektua irabazteko asmorik gabekoa da eta Baserri Antzokia Fundazioa eratu da, zeren gizarte osoaren integrazioa zilegitzen baitu: gizabanakoak, elkarteak, komertzioak, enpresak eta erakundeak. Jardueran eta aginte-organoetan Txorierriko gizarte osoa aurkituko da ordezkatua. Era horretara, bete egingo dira Baserri Antzokiaren eta gizartearen arteko kidetze nahiz sinbiosi asmoak.
Baserri Antzokia Derioko lehengo seminarioaren atzean eraikiko da, Bizkaiko Parke Teknologikoan.
Baserri itxurako eraikin jasangarria izango da. Hainbat gune eta azpiegitura izango ditu: eszenatokia, taberna, jatetxea, txokoak, batzar gelak eta astialdirako kanpoko gunea.
Bertan, kulturako nahiz aisialdiko ekintzak egingo dira, gizarteari nahiz enpresei zerbitzuak emanez.
Eraikinean, euskararekin eta euskal kulturarekin zerikusia duten ekintza guztiek edukiko dute lekua.
Baserri Antzokia eraikirik, aisialdirako eta kulturarako azpiegitura sendoz hornituko dugu Txorierriko harana.
Lehenengo sektorearen eta teknologiaren erakusleihoa ere izango da.
Bazkide egiteko kanpaina martxan jarri dugu eta hemen daukazu honen inguruko informazioa. Bost izango dira bazkide motak: gizabanakoak, elkarte laguna, komertzio laguna, enpresa laguna eta bazkide handia.
Kide partikularrak dira, proiektu honetan parte hartu gura dutenak, eta urtero 40€ko diru-ekarpena egiten dutenak.
Fundazioari egindako ekarpen ekonomikoek errenta aitorpenean kitapen fiskala sortarazten dute.
Bazkide izatearen abantailak:
Txorierriko elkarteak dira, proiektu honetan parte hartu gura dutenak, eta urtero 300€ko diru-ekarpena egiten dutenak. Euren bazkideen herenak Baserri Antzokia Fundazioko kide izan beharko du, eta elkarteak urtero ekintzaren bat antolatu beharko du Baserri Antzokian.
Elkarte Laguna izatearen abantailak:
Komertzioak dira, proiektu honetan parte hartu gura dutenak, eta urtero 150€ko diru-ekarpena egiten dutenak.
Fundazioari egindako ekarpen ekonomikoek errenta aitorpenean kitapen fiskala sortarazten dute.
Komertzio Laguna izatearen abantailak:
Enpresa txiki eta ertainak dira proiektu honetan parte hartu gura dutenak. Bazkide mota honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte mesedez gurekin harremanetan.
Enpresa nahiz erakunde ertain eta handiak dira proiektu honetan parte hartu gura dutenak. Bazkide mota honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte mesedez gurekin harremanetan.
Egin zaitez bazkide eta goza ezazu Txorierriko Baserri Antzokiaz: ikuskizunak, kontzertuak, antzerkia, ikastaroak, tailerrak, txokoak, kirol gertakariak, ...
Nola?
Edozein ekarpen egiteko jar zaitez mesedez gurekin harremanetan, atsegin handiz hartuko zaitugu eta.